2010-05-11

BLOG BAT NOLA SORTU? 2. ATALA


Aurreko saioan, blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi nuen azaletik. Oraingo bidalketa honetan, blog bat nola sortzen den azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko, nik hautatuko dudan doaneko blog sortzailean, Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuet. Lehenengo artikuluan esan nizuen bezala, beste blog eratzaile gehiago badira (ordaintzekoak zein doanekoak) baina nik Googlerena erabiliko dut.
Beno, bada, sarrera gutxiago eta sar gaitezen saltsan! Lehenik eta behin, bitakora sortu ahal izateko, Bloggereko orrialdera jo beharko dugu. Pantailan zenbait atal azalduko da:




  • Acceder (bloga dagoeneko sortua dutenentzat sarrera),
    Lenguaje (zoritxarrez ez dago oraindik euskaraz),
    visita rápida (bloga sortzen laguntzeko azalpen laburra)… Guk bloga sortu nahi dugunez,

  • Crear tu blog ahora ipintzen duen gezi laranjan klikatuko dugu. Ondoren, Blogger sistemak 1go urratsera bidaliko gaitu.

Bloga sortu; 1go urratsaBertan, hainbat informazio bete dezagun eskatuko digu. Eskatutako informazioa, gure bloga eratzeko izango dena, lauki zurietan bete beharko dugu. Lehenengo bi ataletan, gure helbide elektronikoa ipiniko dugu. Ez dago esan beharrik benetakoa izan behar duela. Gure helbidea bi aldiz idatzi ondoren, pasahitza jarri beharko dugu kanpoko batek gure bloga eralda ez dezan. Horretarako izango dira hurrengo bi koadrotxoak. Ipin ezazu erraz gogoratuko duzun eta gutxienez zortzi karaktere dituen pasahitz bat. Hurrengo laukian, display name, zure idatzietan azalduko den egilearen izena ezarri beharko duzu. Azkeneko bi urratsak sistemak segurtasuna dela eta erabiltzen ditu, hau da, Bloggereko sistemak erabiltzailea robot bat ez dela ziurtatzeko erabiltzen duen segurtasun sistema bat da. Hori dela eta, eskatzen zaiguna bete beharko dugu. Verifica palabra eskatzen duen horretan, laukitxoaren gainean azaltzen diren hizkiak laukitxoan kopiatu beharko ditugu. Azkenik, Acceptance of Terms delakoari baiezkoa eman beharko diogu erabilera baldintzak onartzen ditugula adierazteko. Eskatzen diguten oro bete ondoren, continuar botoia sakatu.2. urratsa

2. urratsaBigarren pausoan, bi gauzatxo baino ez dira eskatzen. Lehenengo laukian, gure blogaren izena idatzi beharko dugu. Kontuan izan izen hau nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugula; beraz, lasai horrekin. Bigarren laukian, gure blogak izango duen helbidearen zati bat idatzi beharko dugu, hasiera, hain zuzen. Bigarren zatia blogspot.com izango da (http://gurehautaketa.blogspot.com).Urrats hau oso garrantzitsua da; izan ere, hautatzen dugun helbidea aldaezina izaten da plataforma gehienetan eta hemen ipintzen duguna behin betiko geldituko da (blog plataforma ezberdinen arabera).

No hay comentarios: