2010-05-11

BLOGAK HEZKUNTZAN

Blogak zertarako? Hezkuntzako adibideak

BLOG BAT NOLA SORTU? 2. ATALA


Aurreko saioan, blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den adierazi nuen azaletik. Oraingo bidalketa honetan, blog bat nola sortzen den azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko, nik hautatuko dudan doaneko blog sortzailean, Blogger izenekoan, alegia, blog bat sortzen irakatsiko dizuet. Lehenengo artikuluan esan nizuen bezala, beste blog eratzaile gehiago badira (ordaintzekoak zein doanekoak) baina nik Googlerena erabiliko dut.
Beno, bada, sarrera gutxiago eta sar gaitezen saltsan! Lehenik eta behin, bitakora sortu ahal izateko, Bloggereko orrialdera jo beharko dugu. Pantailan zenbait atal azalduko da:




  • Acceder (bloga dagoeneko sortua dutenentzat sarrera),
    Lenguaje (zoritxarrez ez dago oraindik euskaraz),
    visita rĂ¡pida (bloga sortzen laguntzeko azalpen laburra)… Guk bloga sortu nahi dugunez,

  • Crear tu blog ahora ipintzen duen gezi laranjan klikatuko dugu. Ondoren, Blogger sistemak 1go urratsera bidaliko gaitu.

Bloga sortu; 1go urratsaBertan, hainbat informazio bete dezagun eskatuko digu. Eskatutako informazioa, gure bloga eratzeko izango dena, lauki zurietan bete beharko dugu. Lehenengo bi ataletan, gure helbide elektronikoa ipiniko dugu. Ez dago esan beharrik benetakoa izan behar duela. Gure helbidea bi aldiz idatzi ondoren, pasahitza jarri beharko dugu kanpoko batek gure bloga eralda ez dezan. Horretarako izango dira hurrengo bi koadrotxoak. Ipin ezazu erraz gogoratuko duzun eta gutxienez zortzi karaktere dituen pasahitz bat. Hurrengo laukian, display name, zure idatzietan azalduko den egilearen izena ezarri beharko duzu. Azkeneko bi urratsak sistemak segurtasuna dela eta erabiltzen ditu, hau da, Bloggereko sistemak erabiltzailea robot bat ez dela ziurtatzeko erabiltzen duen segurtasun sistema bat da. Hori dela eta, eskatzen zaiguna bete beharko dugu. Verifica palabra eskatzen duen horretan, laukitxoaren gainean azaltzen diren hizkiak laukitxoan kopiatu beharko ditugu. Azkenik, Acceptance of Terms delakoari baiezkoa eman beharko diogu erabilera baldintzak onartzen ditugula adierazteko. Eskatzen diguten oro bete ondoren, continuar botoia sakatu.2. urratsa

2. urratsaBigarren pausoan, bi gauzatxo baino ez dira eskatzen. Lehenengo laukian, gure blogaren izena idatzi beharko dugu. Kontuan izan izen hau nahi dugunean aldatzeko aukera izango dugula; beraz, lasai horrekin. Bigarren laukian, gure blogak izango duen helbidearen zati bat idatzi beharko dugu, hasiera, hain zuzen. Bigarren zatia blogspot.com izango da (http://gurehautaketa.blogspot.com).Urrats hau oso garrantzitsua da; izan ere, hautatzen dugun helbidea aldaezina izaten da plataforma gehienetan eta hemen ipintzen duguna behin betiko geldituko da (blog plataforma ezberdinen arabera).

ZER DIRA BLOGAK? 1. ATALA

Gaur egun, Interneten erabileraren gehikuntzarekin batera, blogak gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari dira. Baina zer dira blogak? Nork erabil ditzake? Zertarako balio dute? Erraz sor al daitezke? Oraindik gai honi buruz ez dakienik badagoenez, artikulu ezberdinetan ezinbestekoa den informazioa biltzea otu zait.
Hasteko, bloga zer den azalduko dut. Blog edo weblog bat anotazio edo artikulu publikoak idazteko Interneteko gune bat da. Bertan, egileak gustuko dituen gertakizunez edo edozein gauzaz idazten du, ondoren, hauek bere blogean artikulu moduan argitaratuz. Gero, edonork izango du ekarpen (post) hau irakurtzeko aukera. Nornahik sor eta erabil ditzake blog edo koaderno bitakora hauek, ez baitira arlo profesionalera mugatzen. Esan beharra dago blog gehienak pertsonalak izaten direla, egile bakar batek idatzitakoak, alegia. Baina badira baita komunitatean idatzitakoak ere, euskaljakintza bloga, adibidez, non pertsona talde batek blog berean denetariko artikuluak idazten dituen. Edozein gairi buruz idatz daiteke, askatasun osoz; hori bai, beti errespetuz jokatu behar da irainak saihestuz eta ikuspuntu guztiak errespetatuz.
Baina zer gertatzen da idatzi eta gero? Hor bukatzen al da dena? Ez, ez da hor amaitzen gauza. Alde batetik, blogek duten ezaugarri garrantzitsuenetako bat idatzitakoa kronologikoki azaltzen dela da. Egileak idazten dituen artikuluak hurrenkera jakin batean argitaratzen dira, hots, gaurkoa atzokoaren aurretik agertzen da. Hori gutxi izango balitz, iruzkinak uzteko aukera ere ematen dute. Honela, egilearen iritzia sarean dauden irakurleekin batera partekatzen da. Ez hori bakarrik, idatzitakoak garrantzi handia har dezake Zabaldu, Meneame edo halako lekutan azalduz gero (erreakzio nuklear batean antzera gertatzen baita). Beraz, argitaratzea ez da amaiera; aitzitik, hasiera baino ez da.
Bestetik, blogetan irudiak, soinua eta bideoak txertatzeko aukera dago. Nire ustez, multimedia baliabideak ezartzea garrantzitsua da irakurlearen arreta mantenduko badugu, beti ikusgarriago baita testu bat argazkiz eta holakoz apaintzea idatzi soila ikustea baino. Dena den, arrakasta handiena lortzeko modurik eraginkorrena estekak dira. Zerbait idazten denean, emandako informazioari eusteko edota informazio osagarria eskuratzeko beste blogetara zuzen daiteke irakurlea. Honela, beste blogetako egileak zure blogera esteka ezarri eta norberaren webloga sarean zabaltzea lortzen da. Azken finean, artikulu bat idazten denean, norberaren jakituria besteengan helaraztea eta hedatzea da helburu nagusiena; hau da, zuk dakizun gaiez besteei ondo etor dakiekeen ekarpen txiki bat egitea.
Azkenik, nola lortzen diren azalduko dizuet. Blog sortzaile gehienak (blogger, worpress, blogak, blogari, mundua, nireblog…) doakoak dira
Badira, ordea, ordaindu behar direnak ere (TypePad, esaterako).

Amaitzeko, esan beharra dago, blog bat sortzea oso erraza bada ere, mantentzea ez dela hain samurra. Beraz, ezinbestekoa da blog bat aktiboa izan dadin jarraitu beharreko urratsak ezagutzea:

Ez utzi denbora gehiegi argitaratu gabe; hau da, maiz idatzi.
Beste blogetarako estekak ezarri.
Gai interesgarriez idatzi.
Ororen gainetik ez idatzi gezurrik, izen txarra hartzen baita.
Besteen eskura ipini zure ezagutza, ez gorde zuretzat bakarrik.

Gaurkoan, blog bat zer den azaltzen saiatu naiz. Hurrengoan, plataforma zehatz bat hautatu eta bertan blog bat sortzeko argibideak emango ditut.

EGILEA: X.MENDEZ (EUSKALKAJINTZA BLOGETIK HARTUTA)

2009-01-27

Web 2.0

2008-11-12

HOT POTATOES




Ariketa politak eta motibagarriak egiteko eta batez ere zuek aukeratutako helburuekin, ekintza pila (gurutzegramak, bikoteak, soinuak...), programa zoragarri hau daukagu, anima zaitezte eta praktikan jarri web honetan ikasiko dezuena. Eta gainera IKT profilarako interesgarria, erabat.

Microsoft Office


Microsoft Officek Formakuntza portal bat du, hor hainbat ikastaro osoak egin (eta deskartu) ditzakegu, baita mikroikastaroak ere daude.
...Material hauoso interesgarria da, Irakasleon 1. IKTprofila...




2008-10-29

Nola eskaneatu?

Hemen eskaneatzeko gida on bat. Nola eskaneatu?